2006ko utailaren 27ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Udaleko Bilkurak 2006ko ekainaren 27an egindako bilkuran Kulturako Aholku Batzordearen Erregelamendua behin betiko onartzeko hartutako erabakiaren iragarkia.
Sektoreko partaidetza-organo aholku-emailea da, eta honako eginkizun hauek ditu: informazioa eta eztabaida, proposamena, kontsulta eta aholkutaritza, bai ekipamenduei dagokienez, bai kultura-orogramazioari eta euskararen erabileraren normalizazioari dagokienez.
Helburua da Donostia / San Sebastián "kultur hiri" gisa garatzea eta, beraz, gure kultur ereduaren kalitatea, sormena, berrikuntza, eskaintza, kohesioa eta sareko programazioa bultzatzea.